Deabru Beltzak konpainiak “Nora zoaz, Txanogorritxu?” lanaz egindako bideo laburpena:
Nora zoaz Txanogorritxu? from Gorka on Vimeo.
Deabru Beltzak konpainiak "Nora zoaz, txanogorritxu?" antzeztuko du igandean Areetako Andres Isasi musika eskolan, euskaraz. Hitzordua 18:00etan jarri dute, bereziki hiru eta zazpi urte bitarteko umeentzat zein haien gurasoentzat. Sarrerak BBKko orotarako kutxazainetan edo leihatilan bertan erosi ahal izango dira lau eurotan. “Nora zoaz, Txanogorritxu?” bi bidaiarien istorioa da, elkarren artean ezberdinak baina paraleloak diren bi mundutan gertatzen diren bi bidaiarien istorioa. Haur eta gazteei zuzendutako ikuskizun horren iturburuan, Txanogorritxu eta otsoaren ipuin klasikoa dago, baina baita Gianni Rodari idazle eta pedagogo italiarrak istorio hura oinarri hartuta egin zuen egokitzapena ere. “Ipuinaren bertsio aske honetan, dena gerta daiteke, eta dena gertatzen da”, adierazi dute Deabru Beltzak konpainiako kideek, “ustez ipuinean agertzen ez diren pertsonaiak agertzeraino: Pinotxo, Rapunzel printzesa edota Porrotx pailazo ezaguna, esaterako”. Argazkian, antzezlaneko irudi bat / © Dis-Dis Producciones, S.L.
Nora zoaz Txanogorritxu? from Gorka on Vimeo.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!