Uribe Kostako
Alternatiba alderdiak datorren ekainaren 10ean burutuko du udaletxeetatik kanpoko bere lehenengo ekimen publikoa, Algortan. Izan ere, egun horretarako, arratsaldeko 7etan, "La democracia directa y participativa: Democracia Radical" izeneko hitzaldia prestatu dute Villamonte kaleko kultur etxean. Gutxienez,
horrela jakinarazi du Oskar Matute Alternatiba alderdiko koordinatzaileak. Matutek pasa den maiatzaren 20an eskualdeko taldeak burutu zuen batzarrean parte hartu zuen eta "hainbat herritan abiadura hartzen eta funtzionamendu egonkorra ezartzen hasi direla" azaldu du. Besteak beste, batzar horretan Leioa, Getxo, Sopela eta Gorliz udalerrietako kideak izan ziren. Bere ustez, ekainaren 10eko hitzaldiak bat egiten du Getxo udalerriko makina bat elkartek proposatutakoarekin, "Udalarengandik pairatzen duten bazterkeriaz nekatuta" daudenak. Getxon, Manu Basanta du zinegotzi Alternatibak eta besteak beste, Sopelan beste hiru hautetsi ditu. Argazkian, Sopelako Alternatibako zinegotziak.