Ibilaldira joateko autobusak jarri dituzte Itzubaltzetan, Algortan eta Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 28a, 21:12

Betiko ikastolak, Algortako batzokiak eta Itzubaltzeta gaztetxeak autobus bana jarri dute igande honetan Bermeoko Ibilaldira joateko. Betiko ikastolak jarritako garraioa goizeko 9etan irtengo da Itzubaltzeta / Romoko elizatik eta ordu laurden beranduago pasatuko da Leioako musika eskolatik. Bermeotik, berriz, arratsaldeko 7etan irtengo da bueltan. Itzubaltzetako gaztetxeari dagokionez, goizeko 8:30ean irtengo da Itzubaltzeta / Romoko Simply supermerkatutik, Bermeotik 23:00etan bueltatuko direla. Autobus horretan, oraindik izena emateko aukera dago, gaztetxean bertan zazpi euro ordainduz. Azkenik, Algortako batzokiak ere autobusa antolatu du. 9etan irtengo da batzokitik bertatik. Buelta 19.30ean izango da. Izena emateko 944 911 670 eta 685 756 045 telefonoak eta eajpnvalgorta@euskalnet.net zein egialgorta@gmail.com posta elektronikoak erabil daitezke, baina azkar ibili beharko da, 19 leku baino ez zaizkielako gelditzen. Bizkaiko ikastolen jaialdia "Marigoran kikunbera" lelopean ospatuko da, bost gunetan. Besteak beste, Betagarri, Esne Beltza, The Uski's, Gatibu, Trikizio, Anje Duhalde, Txan magoa, Betizu, Xiba herri kirol lehiaketa, herri bazkaria... izango dira bertan. Irudian, Ibilaldiko kartela.

Igandean lortuko duten diruarekin ikastolan hainbat gel berri sortzeko lanak egingo dituzte. Antolatzaileen esanetan, "gaur gaurkoz gure eskaintza 0 urtetik 16ra bitartekoa da. Orain 32 urte Ikastolaren gaur egungo eraikina sortu zanean 16 ikasgela hartzeko egin zan. Gaur egun, ostera, leku berean 34 daukaguz eta espazio aldetik, bereak emon dau. Horregaitik, azpiegitura batzuk egokitu egin behar dira eta beste barri batzuk egin. Izan be, gune estaliaren premina daukagu eta jantoki, infogela, jolasguneak…eskas geratu jakuz".

Ibilaldiak plazaratutako abestiaren bideoa:

Marigoran Kikunbera Ibilaldia Bermeo 2010 from ja2 on Vimeo.

Ibilbidea eta guneen bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun