Motor gidari gazte bat hil da Enekurin, istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 30a, 14:24

Motor gidari bat hil zen atzo, larunbat gauean, Erandioko Enekuri auzoan izandako trafiko istripuan. Mutilak 28 urte zituen eta bilbotarra zen. Ezbeharra 21:40ak aldera jazo zen BI-604 errepidean, Enekuriko gainean, BIlborako noranzkoan. Ordu horretan, gazteak gidatzen zuen Suzuki GSR 600 modeloko motozikleta errepidetik atera zen, gidariak talka handia hartuz. Herrizaingo Sailaren arabera, motorra izan zen istripuan parte hartu zuen ibilgailu bakarra eta oraindik ez da ezagutzen errepidetik atera izanaren arrazoia. Gauzak horrela, istriputik minutu batzuetara osasun langileek heldu eta gaztea suspertzen saiatu ziren. Horiek, baina, gidariaren heriotza egiaztatzea besterik ezin izan zuten egin. Argazkian, hainbat ertzain trafikoa zaintzen artxiboko irudi batean / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun