Mexiko hiriari buruzko argazki erakusketa zabalduko dute ostegunean UK tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 30a, 15:15

"Las vegetables" izeneko kolektiboak antolatutako "Wuff, wuff, guau guau, zaunk, zaunk" proiektua aurkeztuko dute ostegun honetan, ekainak 3, Algortako UK tabernan. Arratsaldeko 6etatik aurrera, egileen arabera "Mexiko Barruti Federalaren begirada ezberdina" plazaratu nahi duen argazki erakusketa zabalduko dute. Era berean, proiektu bereko fanzinearen aurkezpena ere izango da ordu horretan Mariandresena kaleko ostatuan. Antolatzaileek ez dute zehaztu UK tabernako argazki erakusketa zenbat denbora egongo den ikusgai. Irudian, argazki erakusketaren kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun