Inguruko oinezkoen segurtasun maila handitu nahian, Getxoko Udalak Areetako Zugatzarte etorbidearen eta Lertegi kalearen arteko bidegurutzean dagoen semaforoaren funtzionamendua aldatu egin du. Izan ere, duela egun batzuetatik hona, Lertegitik Algortarako noranzkoan triangeluko bidegurutzerantz doazen ibilgailuek oinezkoen pasabideko semaforoa gorritan aurkitzen dute oinezkoentzat berdetan dagoen artean. Aldaketa hori egin aurretik, Zugatzarteko errepide nagusitik zihoazen ibilgailuentzat semaforoa gorritan jartzen zenean, eta hortaz, berdetan oinezkoentzat, Lertegitik Algortarantz ateratzen ziren autoek gorritan aurkitzen zuten semaforoa bost segundotan zehar eta jarraian horitan, bide nagusira sartu ahal izateko, nahiz eta oinezkorik izatekotan hauei bide eman behar zieten. Aldaketa horrekin, berriz, Zugatzartera triangeluko noranzkoan sartzeko semaforoa gorritan egongo da beti oinezkoentzakoa berdetan dagoen artean, hauen segurtasuna handitzeko helburuarekin. Argazkian, oinezko bat Zugatzarteko pasealekuan.