Iazko ekainean, Eusko Jaurlaritzari enplegu-erregulazio espedientea (EEE) ez onartzeko eskatu zioten langileek, "itxiera arte denbora irabazteko neurria zeneko susmo handiak" zituztelako. Aldiz, irailean "Gemma Zabaletak zuzentzen duen Enplegu Sailak ez entzutearena egin zuen eta iragarpenik okerrenak gauzatu" egin ziren, salatu duenez CCOOk. Gainera, azarotik aurrera, langileek ez dute nominarik kobratu eta "orain enpresaria enpresa itxi eta gelditzen diren 12 langileez gutxieneko kalte-ordainekin libratu nahi da". Horrela, beharginek lan egindako urte bakoitzeko 20 egun baino ez zuten jasoko, 12 hileko topearekin, gainera.
Langile guztien lepotik aurreztu nahi du Excainoxek
Bestalde, diru hori ez litzateke Excainox edota jabearen kutxatik irtengo: "berak ere ez du ordainduko, Fogasa soldatak bermatzeko funtsetik irtengo da, langile guztiok ordaintzen duguna", CCOOk azpimarratu duenez. Horregatik, jabeak etsi eta langileentzako irtenbide duin bat proposatu arte mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu dute langileek.
2006an ere hainbat protesta izan ziren enpresan, 2003tik lan hitzarmena ez zietela berritu, horrek langileen soldata apalagoa izaten ekartzen zuena, eta lan segurtasuna handitzeko. Orduan, 20 pertsonek egiten zuten behar Excainoxen.