Txorimaloko kanporaketako bertsoaldi onenak:
- Joneren lehenengo agurra (entzun).
- Jone eta Katxo zortziko nagusian (entzun).
- Katxo eta Miren zortziko txikian (entzun).
- Aitzol eta Jone zortziko txikian (entzun).
- Jagoba bakarkakoan (entzun).
- Joanes bakarkakoan (entzun).
- Katxo bakarkakoan (entzun).
Uribe Kostako finalean arituko diren bertsolariak:
• Jone Uria Albizuri. 1990, Algorta. Matematika ikasten dabil Leioan. 12 urte zituela hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan eta ordutik bertan jarraitzen du. Eskolartekotean hainbat urtetan parte hartu ostean, 2008ko Bizkaiko txapelketan finalaurreetara heldu zen, baita 2009ko Euskal Herrikoan ere.
• Arrate Illaro. 1989, Algorta. Ikus-entzunezko lizentziatura ikasten dabil Leioan, baina aurten Herbereetan ibili da Erasmus-en bitartez. Desagertu den Ipar Uribe makroeskualdeko txapelduna da. Gogoratu duenez, "12 urterekin hasi nintzen Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik gertu gertutik jarraitu izan dut beti Bizkaiko Txapelketa". Aurtengoa parte hartzen duen bigarren aldia izango da.
• Itxaso Paya. 1988, Algorta. Ikus-entzunezko Komunikazio eta Arte dramatikoko ikaslea. Bizkaiko Eskolarteko Bertso idatzien lehiaketan hainbat sari jasotakoa, bat-bateko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan zen 2005an eta txapeldun 2006an. Urte horretan Bizkaiko Bertsolari Txapelketan ere parte hartu zuen eta Ipar Uribeko txapela jantzi. Hirugarren txapelketa du aurtengoa.
• Joanes Igeregi. 1985. Barakaldoko ospitalean jaio zen, eta ordutik Erandion (3 urte), Gatikan (10 urte) eta Sopelan bizi izan da. "Sopelako ikastolan izan neban bertso munduarekin lehen kontaktua. Urte batzuk ikastolan bertsotan ibili ostean, Algortako Bertsolari Eskolara joaten hasi nintzen. Batxilergoa amaitutakoan Arrasatera joan nintzen Eskoriatzan unibertsitate ikasketak hasteko. Bertan ere bertsotan egiten jarraitu neban. Aurreko irailean bueltau nintzen Sopelara, eta bi urteko geldialdiaren ostean Algortako Bertsolari Eskolara bueltatu naz bertsoei barriz ere ekiteko".
• Aitzol De Kastro. Leioaztarra. Azken urteotan gai-jartzaile aritu bada ere, Uribe Kostako finalean abestea zer den badaki.
• Ekaitz Larrazabal "Katxo". 1980, Algorta. Algortako Bertsolari Eskolako kidea eta 2006ko Ipar Uribeko txapeldunordea.
Sailkapen orokorra:
• Jone Uria Albizuri, 251,5 puntu.
• Arrate Illaro, 249,5.
• Itxaso Paya, 238,5.
• Joanes Igeregi, 232.
• Aitzol de Castro, 222,5.
• Ekaiz Larrazabal “Katxo”, 218,5.
• Josu Landeta, 217,5.
• Miren Loizaga, 202.
• Gabi Basañez, 192,5.
• Peio Etxebarria "Bonbero", 186.
• Jagoba Pereda, 185,5.
• Oier Iturralde "Atano", 185.
• Pello Ruiz de Agirre, 184,5.
• Unai Angulo, 184,5.
• Arkaitz Gomez "Arkan", 180,5.
• Inazio Vidal, Imanol Uria eta Peio Arondo (ez dituzte puntuatu).