Aurtengo Mari Pepa eta Arlote aukeratu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 31a, 20:52

San Juan jaiak gertu daudenez, Mari Pepa eta Arlote pertsonaien azalean jarriko den bikotea aukeratu dituzte leioaztarrek. Udalak jakinarazi duenez, aurtengo protagonistak Haizea Hormaetxea eta Igor Euba dantzariak izango dira. Datozen egunotan egingo dute ohiko aurkezpena. Ekainaren 23tik 27ra bitartean, San Juan jaiak irauten duten egunetan zehar, hainbat ekintzetan parte hartuko dute Mari Pepa eta Arlotek, eurek bilakatuko baitirelako jaiaren ikur eta protagonista. Txupina bota eta ez dira geldituko jaiak amaitu arte... Argazkian, iaz Leire Gutierrez Leioa Waterpolo emakumezkoen taldearen kapitaina eta Alberto Castro gizonezkoen burua aukeratu zituzten Mari Pepa eta Arlote literatur pertsonaien papera egiteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun