Larrialdietarako mediku zerbitzuak orain arte egon den baldintza beretan mantentzea eskatu dute Juan Jose Ezpeletak, Enma Calzadak, Pedro Botejarak eta Isabel Zarauzak; Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentziako alkateek, hurrenez hurren. Gaueko epea barne,
Uribe Kostako Mankomunitateko iturriek nabarmendu dutenez. Halaber, udal agintariek berretsi egin dute euren "aurkako jarrera" osasun zerbitzua eskualdean gutxitzen duen edozein aldaketaren aurrean. Aurkako jarrera horren berri eman diote Uribe aldeko
Osakidetzako zuzendaritzari, hitzez zein idatziz. Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari nagusiak orain bi aste iragarri zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan larunbat goizetan zabaltzen duten osasun etxeen erdia aipatu egunetan itxi egingo dituztela, ekainaren 19tik aurrera. Oraindik ez dago oso argi zelako eragina izango duen horrek eskualdeko osasun zerbitzuetan. Baina, hainbat iturrik zabaldu dutenez, Uribe Kosta eta Erandion, Astrubudua, Altzaga, Leioa eta Sopela anbulatorioak, larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara zabaltzeari utziko diote. Argazkian, Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari nagusia.