Sopela dantzan jarri du Aitxu! euskara taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 31a, 21:42

Arrakastatsua izan zen Aitxu! Sopelako euskara taldeak joan den larunbatean egindako erromeria. Eguraldiak lagundu zuen eta auzokide asko plazan bildu ziren, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Meñakoz elkartearen dantzari nagusiak eta txikiak, beste auzokideekin batera, oso ondo pasatu zuten. Euskal dantzak, pintxoak, sagardoa eta euskara ere dantzaldiaren protagonistak izan ziren. Bestalde, igande honetarako, ekainak 6, berbatxangoa antolatu du Aitxu! elkarteak. Munarrikolandara igoko dira, bertan dauden trikuharriak bisitatzeko asmoz. Beraiekin Armando Llamosas arkeologoa izango da. Eta bueltan, Larrabasterrako plazan, musika, poteoa eta indarrak berreskuratzeko mokadutxoak izango dituzte. Irteera, plaza horretatik bertatik egingo dute, goizeko 10etan.

Ikusi Aitxu! Sopelako euskara taldeak zabaldutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun