Joan den ostiralean, Algortako Telletxe plazan bildutako 130 lagun inguruk "Errepresio politikoa, tortura, audientzia nazionala stop!" lemako manifestazioa burutu zuten, 20:30ean, azken ostiralaren harirako kontzentrazioaren ostean. Amets Ladislao, Ibai Egurrola, Maribel Prieto, Xabier Gutierrez eta Marimertxe Alcocerren aurkako epaiketa salatu nahi izan zuten horrela. Aipatutako auzipetuak 2008ko abenduaren 8an atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta 5 egunez inkomunikatuta izan zituzten. Epaiketa berriz, pasaden astean egin zuten, maiatzaren 25, 26, 27 eta 28an hain zuzen ere, eta orain, epailearen erabakiaren zain daude bost akusatuek. Leioan ere manifestazioa egin zuten herriko Bulebarretik hasita, bertan 73 lagunek parte hartu zutela. Argazkian, mobilizazioak deitzeko egindako agerraldia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!