400 salaketa jarri ditu Getxoko Udaltzaingoak abiadura muga gainditzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 31a, 22:24

Getxoko Udaltzaingoak udalerrian ibilgailuen abiadura kontrolatzeko egindako azken kanpainaren emaitzak azaldu ditu tokiko udalak. Kanpaina maiatzaren 15etik atzora arte iraun du. Emandako datuen arabera, kontrolatutako ibilgailuen %2,29k ezarritako abiadura-muga gainditu du, aurreko kanpainan baino gutxiago, orduan %3,17koak izan baitziren. Denbora epe horretan, udaltzainek udalerriko hainbat gunetan 25 kontrol ipini zituzten eta 17.414 autoen segimendua egin zuten. Horrezkero, 399 salaketa jarri zituzten. Arduradunek azaldu dutenez, "ekimen hauek aldiro egiten dira Eusko Jaurlaritzaren 2007-2010 Bide Segurtasun Plan Bereziaren barruan". Argazkian, udaltzain bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun