Getxo udalerriko 275 familia ugariren artean 50.000 euro banatzea onartu du Udalak, hau da, iaz baino 32.000 euro gehiago. Laguntza jasoko duten familien kopurua ere handitu da, aurten iaz baino 75 familia gehiagok jasoko baitute dirua. Diru-laguntza jasoko dutenen profil ohikoena honakoa da: 18.001 eta 36.000 euroen arteko katastro-balioa dutenak. Guztira, 158 familia eta 28.440 euro batzen dira multzo horretan. Argazkian, Elena Coria zinegotzia eta Imanol Landa alkatea Getxoko Urduña kaleko 16 zenbakian zabaldutako Gizarte Zerbitzuen bulegoa aurkezten, 2010eko otsailaren 22an.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!