Ehunaka lagun izan ziren kaleak hartu eta Israelgo estatuaren izaera terrorista salatu zutenak. Bat-bateko erantzun honetan elkarretaratzeak burutu ziren Donostian (200 lagun), Iruñean zein Gasteizen (200 lagun). Bilbokoa hasiera batean elkarretaratzea bazen ere, bertan bildu ziren 500 lagunek manifestazio inprobisatu bati ekin zioten. Kaleak moztu eta H&M dendara sartu ziren Israelgo kolaboratzaile izategatik boikota eskatuz. Ertzaintza ere agertu zen eta pertsona batzuk identifikatu zituen.
Gaurko ere mobilizazioak izango dira:
* Asteartea, ekainak 1, Iruñean Gaztelu Plazan 19:00retan manifestazioa (Gerraren aurkako plataformak deitua).
* Asteartea, ekainak 1, Donostiako Boulevardean arratsaldeko 19:30etan manifestazioa (Palestinaren aldeko Gipuzkoako Plataforma).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.