ETAren biktimei omenaldia egitea eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 1a, 20:06

Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaileak adierazi duenez, "urteak daramatzagu EAJri ETAk gure udalerrian hildako bi lagunak aintzatesteko ekitaldia egin dezala eskatuz. Emilio Fernandez eta Fabio Moreno umea 1982an eta 1991n erail zituzten, hurrenez hurren. Urte guzti horiek igaro arren, egiteke dago oraindik Udalak familia horiek aintzat hartzeko omenaldia". Eusko Jaurlaritzak 2008an onartutako Terrorismoaren Biktimen Legea indarrean sartu izanak "egoki" ikusten du ordezkari popularrak, tokiko gobernuari aipatu ekitaldia egin dezala eskatzeko. "Ezelako polemikarik sortu gabe", Ruizen arabera. Erandioko PPko eledunak aipatu duenez, "omenaldia egiteko asmoz, Biktimen Zuzendaritzarekin kontaktuak egon direla badakigu. Baina, ez da ezer zehatzik atera". Argazkian, Javier Ruiz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun