Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den apirilaren 12an absoluzioa eman zuen "Egunkaria"-ko itxiera kasuan, bost auzipetuek ETArekin zerikusirik ez zutela izan argudiatuta. Tartean zen Xabier Oleaga Erandioko semea. Absoluzioa izan arren, 2003tik auzipetuek eta euskaltzaleek "inkisizioa" jasan dutela salatu dute liburuaren egileek. Auzi ekonomikoak zabalik jarraitzen du oraindik, eta zortzi auzipetu daude. Hala ere, ez dituzte Auzitegi Nazionalean epaituko, Gipuzkoan baizik.
Ikusi BerriaTBk zabaldutako bideoa:
"Euskaldunon Egunkaria"-ren ibilbidea goretsi dute gaur Txema Ramirez de la Piscina, Teresa Agirreazaldegi, Pedro Ibarra eta Ramon Zallo EHUko irakasleek. Bilbon aurkeztu dute eurek idatzitako "'Egunkaria'. Amets baten egia" liburua. "Kazeta modernoa izan zen, erreferentziazkoa, ondare hemerografikoa zen, langile talde kualifikatua zeukan, itxi zutenean merkatu kuota handia zuen –kontuan hartuta euskal hiztunen kopurua–, egoki hurbildu izan zen Euskal Herriko errealitate politiko-instituzional-sozial-informatibora, historia egin zuen euskal kazetaritzan, eta euskal kulturaren lekuko eta eragile izan zen", adierazi du Ramirez de la Piscinak hedabideen aurrean,