Besteak beste, Conde de Aresti Egoitzaren presidenteordea da egun.
Gaur titulua "Bizkaitar Argia" jaso duten beste pertsonek honako profila dute:
• Miguel Madariaga, euskal txirrindularitzari baldintzarik gabe laguntza ematearren eta hura zabaltzearren eman diote saria.
• Juan Maria Uriarte Bilboko gotzaina izandakoa da.
• Pete Cenarrusa Gardoki Estatu Batuetako Idaho Estatu idazkaria izan da urteetan. Euskal herritarren autodeterminazio eskubidea aitortu eta AEBek euskal gatazka konpontzen laguntzea eskatu zuen Idahoko Adierazpenaren bultzatzailea izan zen David Bieter demokratarekin batera. Cenarrusaren gurasoak bizkaitarrak dira.
Aurreko saridunak
Aurretik titulu bera eskuratu dute Manu Leguineche kazetaria eta Radio Bilbao eta Caritas Diocesana erakundeak; Jose Angel Sanchez Asiain, Pedro Toledo, Juan Ramon Urquijo, Ramon Rubial, Jose Ignacio Lopez Arriortua. Marino Lejarreta, Dolores Ibarruri, Angel Galindez, Marcelo Gangoiti, Joaquin Achucarro, Felix Ayo, Carmelo Bernaola, Ander Manterola edo Adrian Celaya. Bestalde, honako erakundeek ere jaso izan dute: Athletic Club, Basurtuko ospitalea, San Juan de Dios ospitalea, Txohiesa Erakundea, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa eta Jon Bilbao Fundazioa.
1989. urteaz geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiak, dekretu bidez, lurralde historikoko ohore eta sariak arautu izan ditu. Gero, 2008. urtean, 123/2008 Foru Dekretuak esker on horien hasierako edukia aldatu zuen: "emateko espedienteak tramitatzeko ekimenak diputatu nagusiak berak, foru diputatuek eta Bizkaiko edozein erakunde edo entitate publikok zein pribatuk egin ahalko dituzte, bai eta edozein herritarrek ere, baldin eta eratutako sariak jaso ditzaketen merezidunen berri badute".
2010eko ekitaldi honetarako, Bizkaiko diputatu nagusiak egin du aipatutako lau pertsonei saria emateko proposamena.