Etzi, ostiralean, Israelek
Askatasunaren Flotillaren aurka eginiko "sarraskia" salatzeko berriro ere kalera ateratzeko deia egin du Askapenak: "berriro ere kalean, Israelgo estatu sionistari oihukatuko diogu Gazaren gaineko blokeoa bertan behera utzi eta nazioarteko legedia bete dezan. Etengabeko eraso hauen aurrean, Israeldar estatu sionistaren adierazpen ororen aurkako boikotaren hautua egiten dugu, maila akademiko, politiko, ekonomiko edota beste guztietan. Isilik eta eserita ez geratzeko deia zabaltzen dugu, isiltasunarekin sarraskia ez babestekoa". Hori dela eta, ostiralean, arratsaldeko 7etan Arriaga antzokitik giza katean ateratzera deitu dute, "Israelgo estatua, bere zigorgabetasuna eta nazioarteko komunitatearen laguntasuna" salatzeko. Argazkian, herenegun Bilbon egindako manifestazioa / © Askapena.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.