Jolasetako zubia eraisteko lanak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 2a, 17:53

Jolaseta zubia botatzeko lanak hasiko direla, gaur egun osoan Neguriko Goierri kalea itxita egongo da, zirkulaziorako zein oinezkoentzat. URA, Uraren Euskal Agentziak Gobela ibaiaren inguruan uholdeen arriskua ahalik eta gehien murrizteko Berreskurapen eta Hobekuntza Hidrologikoko proiektuaren barruan kokatzen da ekimena. Zehazki, Etxezuri-Larrañazubiko aldean aurrera eramango dituzten lanetariko bat da hori. Zubia botatzeko lanen lehenengo fasean, Goierri kalea zubiaren parean baino ez moztea aurreikusten da, Akazia kalea oinezkoentzat eta ibilgailuetarako estriboen eraiste lanak egiten hasi arte zabalik egongo den bitartean. Zubia berritzeko lanen epea sei bat hilabetekoa izatea aurreikusi dute. Bitartean, ibilgailuek Getxon sartzeko beste aukera moduan, Uribe Kostako bidea erabiltzea gomendatu dute Udalekoek. Argazkian, Gobela ibaia orain dela bi urte gora egin zuenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun