Jaiak heldu dira Erandiora

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 2a, 19:18

Ostegun honetatik igandera bitartean, Korpus jaiak ospatuko dira Erandio Landan. Biharko Korpus egunean herri afaria egingo dute. Ostiralean, berriz, bilbainadak eta saiheski jana izango dira; eta egunari bukaera emateko dantzaldia, Auskalo Non eta Akelarre taldeen eskutik. Larunbaterako, umeentzako ekimenak eta sagardotegi herrikoia antolatu dituzte. Ondoren, dantzaldia izango da Jo Ta Hanka taldearekin eta, goizaldeko ordu batak aldera, Las Fellini taldearen ikuskizuna egongo da. Igandean, ekainak 6, bukatuko dira Korpus jaiak, baina hurrengo asteburuan, ekainaren 11tik 13ra, Fanok eta Martiartuk hartuko diote lekukoa. Argazkian, Erandio Landako Andra Mari eliza / © Erandioko Udala.

Fano

Fanon, ostiralean, indaba jana herrikoia egingo dute. Horrekin batera, tortilla txapelketa eta dantzaldia izango dituzte. Larunbatean, berriz, umeen eguna izango da eta haientzako hainbat jolas antolatu dituzte. Gainera, paella jana, tiragoma txapelketa, txitxiburruntzia eta dantzaldia ere egongo da. Igandean, euskal dantza erakustaldiarekin bukatuko dira jaiak.

Martiartu

Martiartun, berriz, ostiralean, Haitzama taldearekin gaupasa egingo dute. Larunbatean, Euskadiko Sokatira Txapelketa izango da (640 kilogramo) eta Trikizio taldeak girotuko du gaua. Igandean, egunean zehar luncha, bertsolariak, idi-probak eta pailazoak egongo dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun