"Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren egun batean leku ezagunetan (Ondiz, San Bartolome, Ereaga, Martiartu...) eta egun pasa egiten zuten txerrikiak surtan erretzen eta jaten, dantza egiten... ondo pasatzen elkarrekin, alegia! Euskaldunok elkarrekin ondo pasa dezagun euskaraz, ohitura zahar hori berreskuratu nahi dugu", azaldu dute antolatzaileek. Horregatik, hilaren 12an San Bartolomen elkartzera deitu dituzte leioaztarrak.
Egitaraua:
11:00 Umeentzako tailerrak.
13:00 Euskal dantzen ikuskizuna Gure Ohiturak dantza taldearekin.
13:30 Txitxiburruntzia.
14:30 Larrain dantza herritarra.
15:00 Herri bazkaria. Aurten sagardotegi menua, Triki Kupelako lagunekin. Bazkarirako txartelak 20 eurotan, "Pi"-ren tabernan, Kurkudin eta Lamia euskaltegian. Tiketak erosteko azken eguna hilaren 9a izango da.
17:00 Koadrilen arteko Herri Kirolak
19:00 Erromeria Hobaneuke taldearekin.