Keltse Eiguren Ingurumen Arloko zinegotziak bere poztasuna agertu du lortutako hiru sariengatik, “nazioartean ematen diren sariak direnez gero, gure hondartzetara turismo gehiago ekarriko dutelako, beren kalitatea aintzat hartzen baita. Hortaz, hala espero dugu, gure udalerriaren ekonomiarentzat ere ona izango delako”. Udal arduradunak nabarmendu duenez, bandera urdinak Getxo udalerriko hareatzetako uraren kalitatea eta zerbitzuengatik ez ezik, “urte osoan zehar udalerrian ingurumen programak landu direlako ere lortu dira, horien artetik gutxienez 5 egiaztatu behar direlarik”. Aurten, 605 izan dira Estatu mailan bandera jaso duten hondartza eta portuak: 521 hareatza eta 84 kirol portu.
Getxoko hondartzak
Azkorriko hondartzak, 1992tik geroztik, 17 aldiz jaso du bandera urdina. "Salbuespen bakarra Prestigen isurketek eragin zuten", udal iturriek zehaztu dutenez. Hareatza hori, ingurumenarekiko ikuspuntu batetik garrantzi handia du. Alde batetik, dunen ekosistemagatik, eta bestetik, bere hondar-lurzoru bigunean Euskal Herrian bizi den apo lasterkariaren (Bufo calamita) bi populazioetako bat bertan dagoelako. Ereagako hondartzak, berriz, 2006 eta 2007an eskuratu zuen bandera urdina; eta Arrigunagak 2007an.