Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
URA Uraren Euskal Agentziarekin batera, oinarrizko edari horren erabilera arduratsuaren aldeko apustua egin du Uribe Kostako Mankomunitateak, "Tantaz tanta, gure etorkizuna" lemari helduz. Horretarako, kanpaina berri bat jarri du abian: sukalde eta bainugeletako kontsumoan eragin nahi dute, etxeetako leku horietan kontsumitzen baita ur gehien, tokiko arduradunek zehaztu dutenez. Ekimen horren bidez, zurrusta-haustekoak edo eko-murriztaileak banatuko dituzte, uraren kontsumo eraginkorrerako azalpen orriekin batera. Mankomunitateak 5.500 aparailu banatuko ditu. Horrela, mekanismo horiek erabilita, %40rainoko aurrezpena lor daiteke. Beren eginkizuna iturrietatik ateratako ur emaria murriztea da, baina horren presioan eragin barik. Argazkian, txorrota.
Eko-murriztaileak eta azalpen orriak udaletako kontsumitzailearentzako informazio bulegoetan (OMIC) banatuko dira maiatzaren bigarren hamabostalditik aurrera. Bulego horiek udaletxeetan daude, Sopelan eta Urdulizen izan ezik. Horietan, hurrenez hurren, Mankomunitateko bulegoetan eta Jubilatuen Etxean banatuko dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.