Metropoliko trena ustiatzen duen enpresak, horrela, bezeroen beharretara moldatuko du zerbitzua, "etengabe hobetzeko planak zentzua izango badu". "Une horietan, asteburuko zerbitzu etengabea ematen duen metro bakarra da Estatuan, eta 65 orduz jarraian irekita dagoen bakanetako bat munduan. 2009an soilik, hogeita lau orduko 79 jardunaldi programatu zituen metroak", nabarmendu dutenez.
Larunbat gauetako ordutegia eta maiztasunak
Ekainaren 4tik aurrera, ekain, uztail, abuztu eta iraileko asteburuetako gau guztietan, hamabost minututik behin ibiliko dira trenak Etxebarri-San Inazio enborrean eta ordu erditik ordu erdira Santurtziraino (2. linea) eta Plentziaraino (1. linea), bi noranzkoetan. "Ordutegi berriak uda heltzean jendearen ohiturak aldatzen direlako eta hiriko trenaren erabilerak etengabe gora egiten duelako jartzen dira. Metroak zeharkatzen dituen aisialdiko jardunak eta herri eta auzoetako jaiak ugaltzea erabakigarria da gaueko zerbitzua luzatzeko", azaldu dute metroko arduradunek.