Iganderako, hilak 6, beste bista gidatu bat antolatu dute. Oraingo honetan, Bolueko hezegunean txoriei eraztunak ipintzen parte hartu ahal izateko. "Esperientzia polita da ingurune heze honetan bizi diren bestelako hegazti espezieak ezagutzeko aukera eman eta horiek aztertzen eta kontrolatzen laguntzen delako", tokiko iturriek azaldu dutenez. Bi paseoak dohainik izango dira. Getxoko Ingurumen Aretoak bere aldetik, doako bisitak programatu ditu Hiri Hondakin Solidoen tratamendu-planta ezagutzeko. “Udalerrian hondakinen kudeatze-sistemak ezagutu eta hautazko sailkapen egokiaren garrantziaz kontzientziatzeko ere”, zehaztu du Eigurenek.
Zinema, haritzak oparitzea eta argazki zein idazlan lehiaketak
Udalerriko eskola-umei zuzenduta, goizero, hilaren 7tik 11ra, “La hora 11” izenburuko dokumentala proiektatuko dute Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Leonardo Di Caprio aktore ospetsuak ekoiztutako laba da, egungo krisi ekologikoaz eta planetako ekosistemak lehengoratzeko eta kontserbatzeko irtenbideak proposatuz. Astelehenean ere izango da emanaldia, 19:00etan; baina, oraingo honetan, nahi duten guztientzat. Horren ondotik, solasaldia egingo dute.
Asteartean, hilak 8, haritz txikiak banatuko dituzte Areetako Xake plazatik igarotzen direnen herritarren artean, eguerdiko 12etatik aurrera. Gauza bera egingo dute ostegunean, 18:00etatik aurrera, Algortako Telletxe plazan. Orotara, 2.000 haritz banatuko dituzte, Ingurumen zinegotziaren esanetan, “bioaniztasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren ikur gisa, beren etxeetan zaindu edo natura-ingurune batean landa ditzaten". Kimu horiek zaintzeko aholkuak jasotzen dituzten orri-markatzailea ere emango zaie herritarrei. Etxeetan lar haztekotan tokiko erakundeak batu egingo ditu udal lursailean berriro landatzeko.
Bestalde, Ingurumenari buruzko Argazki Lehiaketaren bosgarren edizioa deitu dute, bi kategorietan: 14 urte artekoetan eta 14 urtetik gorakoan. Argazkiak aurkezteko epea hilaren 30ra arte egongo da zabalik. Irudiek “Getxoko biodibertsitatea” gaia jaso beharko dute. "Lanak, udalerriko faunaren eta floraren biodibertsitatearen, hala nola, faktore arriskutsuen inguruan garatuko dira", zehaztu dutenez. Gai berarekin, baina Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, Eskola Idazlan Lehiaketaren bigarren edizioa deitu dute. Bi lehiaketetan sariak emango zaizkie irabazleei. Azkenik, Biodibertsitatearen Nazioarteko Urtea izanda, Felix Rodriguez de la Fuente Fundazioak aipatu laguna oroitu eta omendu nahi du, zendu zela 30 urte igaro direla. Getxoko Udalak bat egingo du ekimenarekin.