Plentzia eta Gorlizko
Langabetuen Asanbladak kartelez bete ditu aste honetan itsas-hiribilduko udal informazio panelak, lanpostuen eraketa hizpide, tokiko erakundea "demagogiaz, utzikeriaz eta gezurrez" jokatzen ari dela salatzeko asmoz. Auziaren muina "Eusko Jaurlaritzaren laguntzak baliatuz, teorian, Udalak sortu beharko lituzkeen bederatzi lanpostuak" direla argitu du
Plentziako ezker abertzaleak. "Zalaparta handiz iragarri arren, egun ezertxo ere ez dakigu horietaz", independentistek kritikatu dutenez. Aipatu alderdi politikoa agintaldi osoa darama PPk lagundutako
Plentziako Independenteek udalerriko langabezi-arazoa konpontzeko "borondaterik ez" dutela azaleratzen. "Ahalegin txikiena ere egiteko asmorik ez dutenez", hori guztia salatzen jarraitzeko kanpaina berria abiatuko du Plentziako ezker abertzaleak. Aldi berean, itsas-hiribilduan zein eskualdean sortzen diren enplegu-eskaintzen berri emango diete batez ere langabetuei. Argazkia: © Piztu Plentzia!