Bihar zortzi Picos de Europara joango dira matrakokideak asteburupasan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 3a, 16:24

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Plentziako mendi taldeko lagunak Asturiaseko Picos de Europara joango dira hilaren 11tik 13rako asteburuan. Horrenbestez, txangoa ostiralean arratsaldeko 3etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefono zenbakia 946 775 541. Argibide gehiago ezagutzeko honako telefonoetara jo daiteke: 667 602 353 eta 629 736 006. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun