Bihar, ostiralarekin, "
Ikaro" obra estreinatuko dute EHUko Ikuskizunaren Arte eta Zientziako Masterraren 17 ikaslek. Hitzordua Erandio eta Leioako campuseko areto nagusian jarri dute, arratsaldeko 6etan. Iker Perez Goiri testuaren egilea eta zuzendariak aitortu duenez "Ikaro"n mito greziar klasikoa hartu eta berraztertu dute, beste ikuspuntu bat emanez. Bertsio honetan, 40 minututan ezagutuko dugu Ikaro. Bera arauen haustearen pertsonifikazioa da, hegal gabeko txoria. Gizarteak bere bidea inposatzen duela eta hitzez hitz jarraitzea erabakitzen ez badu hatz puntarekin seinalatuta izango dela ulertuko du gazteak. Bere bizitzaren jabea izateko asmoz, gizartearen labirintotik ihes egin eta hegal egin nahiko du. Horretarako drogen laguntzaz baliatuko da. Sarrera libre eta doakoa izango da. Argazkian, "Ikaro"-ren entseguetako baten irudia / © Ikaro.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.