Greba orokorra prestatzeko batzarra egingo dute asteartean Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 3a, 18:35

Datorren asteartean, ekainak 8, greba orokorra bultzatzeko batzarra egingo dute Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean, arratsaldeko 7:15ean. Horrela, CCOO eta UGT sindikatuek Estatu espainiar mailan deitu duten langile publikoen grebaren egun berean jarri du hitzordua Murriztapen Plana Atzera Botatzeko eta Greba Orokorrerako Batzordeak. Ekimena, POSI alderdiaren inguruko kolektibo berak abiatutako Gizarte Segurantzaren "Kutxa Bakarraren eta pentsioen alde" kanpainaren hurrengo urratsa da. Batzordeak salatu duenez, "kanpaina hori martxan jarri genuenetik Gobernuak Murriztapen Plana abiatu du. Horrek langileon eta biztanleriaren gehiengoaren eskubideen aurkako kolpe berria da, aurretik jada jasotzen genituen erasoei gehitzen zaiena". Horregatik, "gehiago itxaron gabe", sindikatu guztiak batu eta greba orokorra deitu behar dutelakoan daude. Horretaz berba egingo dute astearteko bilera irekian. Argazkian, eskualdeko denda bat itxita, iazko greba orokorrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun