"Gazteburue!" proiektuak irabazi du aurtengo Wanted ideia lehiaketa, Getxoko Gazteria Zerbitzuak bultzatutako 18 eta 30 urte arteko neska-mutilen proiektuak sustatzeko ekimena, alegia. Aurkeztutako lanaren helburua asteburu oso batean zehar hainbat musika ekitaldi egitea da, hala nola, Kabolamusik musika elkartearen aurkezpen jaialdia, rock kontzertua eta, azkenik, reggae jaialdi bat. Bigarren saria "Getxo KLIK" proiektuarentzat izan da. Horrek, gazteak zein nagusiak informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran trebatzea du helburu. Guztira 15.000 euro banatu dituzte saritan, 8.900 euro lehenengoari eta 6.100 euro bigarrenari. Horrez gain, aholkularitza profesionalerako 10 ordu eman dizkiete. Argazkian, "Gazteburue!" proiektuaren sustatzaileak / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!