Igande honetan, ekainaren 6an, Getxo Kirolak udal erakundeak Algortako Fadura kiroldegiko ateak zabalduko ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak "Kirolari ateak zabalik" lelopean sustatutako kirol jai horretara hurbildu nahi duten pertsona guztientzat. Jardunaldia 10:30etik 14:30era izango da. Horretan, doako bi ekitaldi antolatu dituzte. Lehenengoa, aerobic ikasteko saioa izango da eta kiroldegiko 3. pilotalekuan egingo dute, 10:30etik 11:30era artean. Ondoren spinning saioa izango da 12:30etik 13:30era. "Kirolari ateak zabalik" jaia Bizkaiko 35 udalerritan egingo da. Alvaro Gonzalez zinegotziak gogoratu duenez, “kirola herritar guztien eskubidea ez ezik, integrazio, hezkuntza eta aisiarako alternatiba osasuntsua ere bihurtzeko helburuarekin, Europako Batasunak abiatutako programaren harira ospatuko da”. Argazkian, Fadura kiroldegia / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!