GaztEHerriaren ekimenen bideoa egin du "Argia" astekariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 3a, 21:19

GaztEHerriak apirilaren 2an Durangon egindako ekimenarekin eta pasa den larunbatean, "Euskal Herriaren independentzia eta euskal gazteriaren eskubideen defentsan", Bruselan egin zen manifestaldiko irudiekin bideo bat egin du "Argia" astekariak. Azken ekimen horretan, ehunaka gaztek hartu zuten Bruselarako bidea GaztEHerriak antolatutako hamabi autobusetan. Espainiar Poliziak eta Guardia Zibilak jarritako oztopoek ezin izan zuten "Euskal Herriaren biziraupenerako independentzia aukera bakarra dela" aldarrikatzeko nahia zapuztu. Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan jarritako kontrolek bidaia lau ordu inguruz atzeratu egin zuten. Autobusetan zihoazen kide guztiak identifikatu eta bideoz grabatu zituzten. Argazkian, Bruselan egindako manifestazioa / cc-by topatu.info.

Ikusi "Argia" astekariak plazaratutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun