Tokiko txakolin ekoizleek egindako produktua ezagutarazteko eguna antolatu dute igande honetarako, hamarrenez, Berangon. Ekitaldia herriko Sabino Arana kalean egingo dute eguerdiko 12etatik aurrera. Gero eta handiagoa da herrian egindako txakolinaren produkzioa. Hala ere, euren kontsumorako ekoizten dute. Aurten, 700 txakolin botila banatuko dituzte. Kristalezko kopa oroigarria 4 eurotan erostea nahikoa izango da, edari gozoaz disfrutatzeko. Horrekin batera, antolatzaileek eginiko txitxiburruntziaz eta txakolinean egositako txorizoaz gozatzeko aukera ere izango dute bertaratzen diren lagunek. Aurten, 19 txakolingile berangoztarrek parte hartuko dute jaialdian: Donato Iturriaga (Sustatxa), Aniceto Ugarte (Sustatxa), Iñaki Cardas, Juan Uranga, Tomas Markaida, Andoni Urrutia, Saitua “Palaparru”, Lekanda “Landazabale”, Esteban Iratzagorria, Sagar-etxe (Uriarte), Olatxites, Aretxaga “Iturralde”, Felix Mardaras (Aitzgane Barri), Iñaki Arrieta, Pedro Cadavid, Manolo Bustelo (Basotxu), Mastigane, Ramon Fernandez (Urruzkune), Jesus Uribarri (Trabudu), Ubautxu, Arteleku eta Jose Antonio Ugarte (Mastiondon). Argazkian, Larrabetzun ere ospatzen da Txakolin Eguna / cc-by-sa
Larrabetzutik.org.