Etengabeko eraso hauen aurrean, Israeldar estatu sionistaren adierazpen ororen aurkako boikotaren hautua egiten dugu, maila akademiko, politiko, ekonomiko edota beste guztietan. Isilik eta eserita ez geratzeko deia zabaltzen dugu, isiltasunarekin sarraskia ez babestekoa. Ostiralean, ekainak 4, 19:00etan Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratzea egingo dugu, Israelgo Estatuaren bere zigorgabetasuna eta nazioarteko komunitatearen laguntasuna salatzeko.