Jose Antonio Ardanza EAEko lehendakaria izandakoak
Euskalteleko presidente exekutiboa izateari utzi dio gaur, telekomunikazio enpresak burutu duen Akziodunen Batzar Nagusian. Euskalteleko iturriak aipatuta Efe albiste agentziak zabaldu duenez, Ardanzaren lekukoa Alberto Garcia Erauzkin 51 urteko erandioztarrak hartu du, akziodunek aho batez hala onartuta. Egun arte, Garcia zuzendari nagusia izan da Euskaltelen, hamahiru urtez lan egin duen enpresan. Aurretik, Arthur Andersen eta Audihispanan ikuskaritza enpresetan, Heraclio Fournier karta lantegian eta Patricio Echeverria korporazioan aritu zen. Lanez gain, hainbat elkarte profesionalean aritzen da, hala nola, Zuzendaritzaren Garapenerako Elkartean (APD), Lehiakortasunerako Euskal Institutuan eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian. Euskaltelek 32,7 milioi euroko etekin garbia izan zuen 2010ean, aurreko urtean baino %24,33 gehiago. Argazkian, Garcia Erauzkin, eskuman, Metaposta zerbitzuaren aurkezpenean pasa den martxoaren 23an, Idoia Mendia EAEko sailburuarekin / ©
Metaposta.