Algortako Bihotz Alai Abesbatzaren plazako umeentzako jolaslekua ostiral honetatik aurrera erabili ahal izango da. Getxoko Udalak atzo bertan hasi zituen jolasak ipintzeko lanak, Imanol Landa alkateak ezagutzera eman zuenez. "Jarduera horrekin amaitutzat ematen dira plaza birmoldatzeko lanak", tokiko agintariak aipatu zuenez. Umeentzako jolaslekua plazaren erdialdean lekutuko da eta jostailu-sorta osoa, segurtasun-zorua barne, desmuntagarria izango da. “Horri esker esparru publiko honetan kultur eta giza jarduerak egin ahal izango dira, berbarako, Jazzaldia edo San Lorentzo Azoka”, nabarmendu zuen alkateak. Umeentzako jolasleku berria, 6 urte arteko umeek erabili ahal izango dute, eta bere kostua 30.000 eurokoa izan da. Hiru jostailu modularrak dira: "Bat formula", "Igo, errodatu eta jaitsi” eta “Txu-txu trena”. “Umetxoen garapen psikomotorrari laguntzen diote eta adin txikiko desgaituek erabiltzea ere bermatzen dute. Mugimenduan dagoen elementurik ez dauka eta horregatik umetxoei babes berezia ematen die, eta, era berean, nagusiak inguruko itxitura duen jolasleku eremu osora sartzea ere ahalbidetzen du horrek”, gehitu zuen Landak. Argazkian, ondoko itxura izango dute jolasek / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!