Itxartu Eguna ospatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 4a, 14:54

Aurten ekainera aurreratu dute Itxartu Eguna, "irailean batzuk oraindik oporretan egoten direlako eta Itxartu Taldea bera lan asko ematen duen bestelako ekintzak prestatzen murgilduta egoten delako", azaldu dutenez. Gauzak horrela, larunbat honetan, hilak 5, egingo dute urteroko ospakizuna, Algortako batzokian. "Iazko arrakasta ikusita, egitaraua bera izango dugu aurten ere", adierazi dute Itxartukoek. Hala ere, paellaren ordez, indabak bazkalduko dituzte, 15:00etatik aurrera. Aurretik, 13:00etan hasita, kalejira egingo dute Algortako kaleetan zehar. Bazkalosterako, berriz, jolasak (16:30) eta herri kirolak (18:30) prestatu dituzte. Hori bai, jende guztiak parte hartu beharko du azken horietan. Jai egunari amaiera emateko, sardina jana izango da, 20:00etan. Argazkian, Itxartuko dantzariak / © Itxartu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun