Asteartetik aurrera hilabete eta erdiz itxiko dute Itzubaltzetako Kresaltsu kalea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 4a, 15:15

Itzubaltzeta / Romoko Kresaltsu eta Santa Eugenia kaleetan dagoen kolektore nagusia zaharberritzeko lanak direla eta, datorren asteartetik (hilak 8) aurrera, zirkulazioa moztuko dute Kresaltsun, Ezequiel Agirre eta Lope de Vega kaleen arteko tartean. Gauzak horrela, Ezequiel Agirren, Kresaltsutik eta Gobelaurreraino, noranzkoa aldatu egingo da, Ezequiel Agirre kale osoa Gobelaurrerako noranzkoan geratuz. Zirkulazio etetea hilabete eta erdikoa izango dela aurreikusi dute Udalekoek, eta haiek adierazi dutenez, "seinaleei adi egotea eta hobekuntza lan horiek sor ditzaketen trabengatik barkamena eskatzen dugu". Argazkian, aurreko obra batzuk / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun