Amaia Aparicio Barrikako zinegotzi ohia eta Berangoko auzokidea izendatu zuten atzo
Ezker Batuko finantzaketarako idazkari. Izendapena, baina, ez du alderdi osoak egin, azken egunotan eztabaidaka dabiltzan bi sektoreetako batek baizik. Izan ere, atzo iluntzean bi Kontseilu Politiko ezberdin egin ziren Ezker Batuak Bilbon duen egoitzan, areto ezberdinetan. Batean, militanteen heren batek deituta egin zuten batzarra, Serafin Llamas Presidentetzarako koordinatzaileak zuzenduta. Bertan, Ezker Batuaren errolda
Izquierda Unida erakundeari ematearen aurkakoek Aparicio aukeratu zuten, besteak beste. Hainbat komunikabidek "Madrazoren sektore" gisa izendatu dute. Beste batzarra, berriz, Llamas kargutik kendu zuen Mikel Arana EBko koordinatzaileak eraman zuen aurrera, ohiko prozeduraz. Bertan, beste finantzaketarako arduradun izendatu zuten, Iker San Roman, alegia. Atzo, Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Aranak zein Llamasek elkarrizketaren bidezko konponbide baten alde egin zuten. Bitartean, alderdiak bi Kontseilu Politikoen berri eman du bere webgunean. Argazkian, Javier Madrazo EBko presidentetza utzi eta egunetara sortu dira liskarrak / cc-by Erremedia.