Munduko errefuxiatuei buruzko hitzaldia izango da asteazkenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 4a, 15:23

Asteazkenean, ekainak 9, “Errefuxiatuak Bizkaian: babesa eta bizikidetza” izeneko solasaldia antolatu du Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak (CEAR), Getxoko Udalarekin elkarlanean. Hitzordua 19:00etatik 21:00etara jarri dute Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Hizlariak Carlos Jimenez Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Migrazio eta Kulturartekotasun programaren zuzendaria eta Javier Galporsoro abokatua eta CEAR-Euskadiko lehendakaria izango dira. Ekitaldia joan den apirilean udal gobernuetako agendan asilo eskubidea sartzeko martxan jarritako ekimenaren barruan kokatzen da. Horren barruan, hainbat udalerritan heziketa teorikoa landu da eta gizarte antzerki tailerrak egin dira. "Helburua udalerrietan kultura eta jatorri ezberdinetako herritarren arteko bizikidetza sustatzea da eta, horretarako, oso garrantzitsua da errefuxiatuen giza eskubideen aldeko borrokaren beharraz kontzientziatzeko jarduerak antolatzea”, azaldu du Elena Coria zinegotziak. Argazkian, 2008ko udan saharar errefuxiatuen kanpamenduetatik etorritako umeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun