Orduan gogoratu egiten dute zergatik sartu zuten hura kartzelan (egunkari bateko kazetaria edo zuzendaritzakoa izateagatik, esaterako) eta konturatzen dira zer nolako arrazoia zuten manifa hartara joan zirenean, zein injustua zen horregatik epaitzea. Baina, begira, ezin gomutara etorri hiru urteren ostean giltzapeturik egon daitekeenik, ez eta horrela segituko duenik ere beste lau, sei, zortzi urte gehiago, espetxean.
Manifa ahaztu batzuen ostean gelditzen dena bakardadea da, klub selekto bateko kideen mundua, injustizia pairatu dutenen kluba. "Eta Arnaldo ere kartzelan dun, egia da, neska! Joder, ahaztuta neukanan! Eta zergatik, bilera batean egoteagatik? Baina bilerak egitea ilegala dun, ala? Ez diagon justiziarik! Manifa bat egin beharko geninake eta mundu guztia atera kalera. Ez diagon deretxorik eta!".
Laura Mintegi idazle algortarrak atzo "Gara" egunkarian argitaratutako artikulua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.