Irakurleak eta, batez ere, irakurle taldeak izango dira Larrabetzun gaurtik igandera bitartean egingo den ekimenaren oinarrietako bat. Hala, irakurle taldeen arteko mahai-ingurua egingo dute bihar, 10:00etan. Euskal Herriko hamabi irakurle taldeetako kideek parte hartuko dute. Durango, Igorre, Iurreta, Markina, Santutxu, Basauri, Amezketa, Donostia, Legazpi, Larrabetzu, Zumarraga eta Meatzaldeko taldeetako ordezkariak izango dira. Eta dauzkaten kezkak, gogoetak eta etorkizunerako asmoak plazaratuko dituzte, Amaia Goikoetxea 111 Akademiako kideak azaldu duenez. Egitarauaren zati bat antolatzeko, 111 Akademiaren laguntza izan dute Literaturiakoek. Irakurle taldeen arteko topaketa antolatzeko, esate baterako. Iaz bezala, euskara hutsezko literatur liburuen azoka egingo dute, plazan. Eta argitaletxe nagusiek jarriko dituzte mahaiak: Alberdaniak, Elkarrek, Ereinek, Igelak, Maiatzek, Susak, Utriusque Vasconiaek eta Txalapartak. Halaber, liburu aurkezpenak eta literaturarekin zelanbaiteko lotura duten askotariko ekitaldiak izango dira Literaturian, gaur, bihar eta etzi.
Ikusi Literaturiak zabaldutako promozio bideoa:
Ostiral honetatik igandera bitartean, euskal literaturaren erdigune bilakatuko da Uribe Kosta eskualdetik gertu dagoen herri bat; Larrabetzu, alegia. Hango