Tokian tokian antolatutako autobusen bidez, Uribe Kosta eta Erandioko berbalagun ugari gerturatuko dira igande honetan, ekainak 6, Arrasatera, Mintza Egunaren bosgarren edizioaz gozatzeko. Besteak beste, eskualdeko 40 bat euskaltzale joango dira
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak antolatutako garraioan. Arrasatera hurbiltzen direnek udalerri gipuzkoarreko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko aukera izango dute, “baita mingainak dantzan jartzeko ere”,
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak adierazi duenez. Jaialdia goizeko 11etan hasiko da, Biteri plazan egingo den ongietorriaz eta hamaiketakoaz. 12:00etan ibilaldi gidatua egingo dute bertaratutakoek, tokiko berezitasunak ezagutzeko, eta 13:30ean kalejiraren txanda izango da. Argazkian, 2008an Algortan eta Itzubaltzeta / Romon ospatu zuten Mintza Eguna.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.