Getxo ez ezik, Erandio, Gorliz, Leioa eta Urduliz ere badaude igande honetan, ekainak 6, "Kirolari ateak zabalik" izeneko jardunaldia egingo duten Bizkaiko 35 udalerrien artean. Gauzak horrela, Erandion, 9:00etatik 14:00etara, Altzaga zein Astrabuduako kiroldegietako igerileku eta kantxara sartzea libre izango da. Gorlizen, berriz, futbol partidak, patinaketa, kirolanitzeko puzgarria (boleibol eta saskibaloia) eta surf taula mekanikoa izango dira kiroldegian, 11:00etatik 14:00etara. Ordutegi berean, eskupilota partidak jokatuko dituzte frontoian. Bitartean, Leioan, spinning-a, aikidoa, pilatesa, aquagym-a, igeriketa eta tai-jia egongo dira aukeran Sakonetan. Azkenik, Urdulizen, futbola (09:00-13:00) eta eskubaloia (10:30-13:00) praktikatuko dituzte Iparralde kiroldegian. Argazkian, hainbat mutiko eskupilotan jokatzen / © Getxoko Udala.