Getxoko bost kirol taldek neska-mutilentzako jarduerak antolatu dituzte udarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 4a, 20:57
Getxo Kirolak udal erakundearekin batera, aisiarako eta kirolerako antolatutako jarduerak eskainiko dituzte uda honetan udalerriko bost klubek. Hurrenez hurren, saskibaloia, futbola, errugbia, eskubaloia eta gimnasia erritmikokoa izango dute aukeran gazteek. Orotara, 254 lagunentzako lekua dago. Izan ere, plaza kopurua mugatua da. Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak adierazi duenez, "gogo handiz gabiltza 5 campuseko eskaintza honekin eta gogotsu herritarrei kalitatezko zerbitzua eman ahal izateagatik, umeek zerbait ikas dezaten, jolas dezaten, eta beren gurasoek familiako eta laneko bizitza bateratzeko aukera izan dezaten”. Argazkian, Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak Athleticeko jokalari ohi Rafa Alkorta eta Patxi Ferreirarekin batera aurkeztu ditu gaur jarduerak.
Futbola

"Getxo" markak, 6 eta 15 urte arteko 100 gazteei zuzendutako topaketak antolatu ditu ekainaren 24tik 30era, Algortako Fadura kiroldegian. Zuzendari lanetan, Rafa Alkorta eta Patxi Ferreira arituko dira. Bertan, futbolaz gain, beste modalitate batzuk ere landuko dituzte. Athleticeko jokalari ohiek nabarmendu dutenez, “umeek ondo pasa, zerbait ikas dezaten eta gurasoak pozik egon daitezen gura dugu. Ahaleginak eta bi egingo ditugu guk futbolean ikasitako baloreak gazteengan txertatzen; eta horiek egingo duten edozein kiroletan balia ditzaten”. Horretarako, bi ordutegi izango dira, bata 9:30etik 14:00etara, 110 eurotan; eta bestea, 9:30etik 18:30era, 200 eurotan. Garraio zerbitzua ere izango da. Informazio gehiagorako: www.campusmultideportivo.com eta telefono zenbakia 671 695 259 (Kepa).

Saskibaloia

Getxo Saskibaloia Taldeak 4 eta 13 urte bitarteko umeentzako hiru jarduera epe antolatu ditu (8-10 egun bakoitzak), ekainaren 23tik uztailaren 30era bitartean. 9:00etatik 14:30era edo 9:00etatik 18:00etara egiteko aukera izango da. Programaren ardatza saskibaloia izango da, baina kirol askotariko ekitaldiak ere eskainiko dituzte. Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian edo Romo ikastetxean izango dira. Prezioak 110 eta 150 euroen artekoak izango dira (gosariarekin eta bazkariarekin). Izen-emateak 662 940 474 eta 662 940 436 telefono zenbakietan edo www.getxobasket.com helbidean egin daitezke.

Errugbia

Getxo Rugby Taldeak ekainaren 28tik uztailaren 16ra egingo ditu topaldiak, 9:00etatik 14:00etara, Faduran. Egitarauan, errugbiarekin batera, eskupilota eta igeriketa moduko kirolak jasoko dira. Aste bakoitzeko prezioa 100 eurokoa da, bi astekoa 180 euro eta hiru astekoa 240 euro. Getxo Kirolak erakundearen bazkideentzat eta ume bat baino gehiago matrikulatzen dutenentzat deskontuak izango dira. Izen-emateak: getxorugby[abildua]getxorugby.org helbidean.

Gimnasia erritmikoa

Getxoko Gimnasia Klubak 5 eta 16 urte bitarteko haurrentzat antolatu ditu jardunaldiak Faduran. Ekainaren 24tik 30era, 9:30etik 13:30erako ordutegian. Informazioa gehiagorako: club_ritmica_getxo[abildua]hotmail.com edo 665 733 557 (Rita). Izen-ematearen prezioa 35 eurokoa da klubeko bazkideentzat; 70 eurokoa Getxo Kirolak erakundearen bazkideentzat eta 85 eurokoa gainontzekoentzat.

Eskubaloia

Gobela kiroldegian izango dira 6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako eskubaloi topaketak. Ekainaren 24, 25, 28, 29 eta 30ean izango dira 8:45etik 14:00etara. Klubeko edo Getxo Kirolak erakundeko bazkideentzako prezioa 70 eurokoa da eta gainontzekoentzat 80 eurokoa. Izena emateko 946 081 888 zenbakira deitu 10:30etik 12:30era edo idatzi clubbalonmanoromo[abildua]euskalnet.net-era.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun