Eskupilota txapelketa antolatu du hirugarrenez Sopelako Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 4a, 21:07

Sopelako jaiak heldu baino lehen, eskupilota txapelketa egingo du Gazte Asanblada Sopeloztarrak. Aurten, hirugarren edizioa izango da eta ekainaren 14tik 26ra bitartean jokatuko dira partidak. Finala San Pedro jaietan bertan izango da. Txapelketan binakako jokaldiak izango dira, eta bertan parte hartzeko, Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean eman beharko dute izena, ekainaren 13a baino lehen, interesatuek. Bikote bakoitzak 5 euro jarri beharko ditu. Algortan, berriz, ekainaren 30ean hasiko da bosgarren futbito txapelketa, Getxoko Txorimalo gaztetxeak antolatuta. Bertan parte hartu nahi dutenek UK taberna, Amnistia edo Txorimalon bertan izena eman beharko dute, ekainaren 19a baino lehen. Argazkian, Sopelako gazte koadrilak / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Horretaz aparte, larunbat honetan kontzertuak izango dira Txorimalo gaztetxean, 21:00etatik aurrera. Bertan, Hotsak Hezurretan taldea arituko da Algortako talde lokal batekin. Talde deustuarrak bertan emango du otsailean hasitako "Kultura" biraren azken aurreko kontzertua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun