Asteburu honetarako aurreikusita zeukan bigarren Rugby Eguna atzeratzeko erabakia hartu du
Getxo Artea klubak, antolatzeko zailtasunak direla eta. Izan ere, larunbat honetan, ekainak 5, okupatuta egongo dira Algortako Telletxe plaza eta Zabala eskola. Gauzan horrela, jaialdia irailaren 18rako utzi dute. Bide batez, 2010-2011 denboraldiko taldeak aurkezteko aprobetxatuko dute egun hori. Horretaz aparte, aurtengo denboraldiari amaiera emateko, Bigarren Seven Tokata jardunaldia antolatu dute hilaren 12rako. Algortako Fadura zelaian izango da eta hurbiltzeko gonbitea luzatu diete herritarrei Getxo Rugbykoek. Izan ere, bertan jarritako arauak edonork parte hartzeko modukoak izango dira. Partiden ostean, hirugarren denbora egingo dute garagardotegi batean, denboraldia amaitu egin dela ospatzeko asmoz. Argazkiak, 2009ko apirilaren 3an ospatutako Rugby Eguna / © Getxo Artea Rugby Taldea.