Miguel Castells, Iñigo Iruin, Kepa Landa, Alvaro Reizabal, Ainhoa Baglietto, Jose Maria Elosua, Alfonso Zenon eta Jone Goirizelaia abokatuek Guardia Zibilaren txostenaren "balorazio juridikoa" egin dute gaur Donostian. Txostena "sinesgarria" dela adierazi dute, Guardia Zibilak berea dela onartu duelako,
Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez. Horretaz gain, ez dela "agente baten gauza" salatu dute, "Guardia Zibilaren irizpide orokorra" dela baizik. Apirilaren 14an hiru abokaturen eta bertze zazpi euskal herritarren kontra egin zuten polizia operazioa prestatzeko erabili zuten txostena
argitaratu zuten pasa den asteartean "Berria" eta "Gara" egunkariek. Atxilotutako letraduen artean Arantza Zulueta Lemoizko bizilaguna zegoen. Saioa Agirre zornotzarra, berriz, Sopelako Zipiriñe ikastetxean atxilotu zuten, eskolak ematen ari zela. Erramun Landa Arte Ederretako Fakultateko Pintura irakaslea ere atzeman zuten. Argazkian, Arantza Zulueta Guardia Zibilak atxilotuta / cc
Askatu.org.