Gida baimena euskaraz eskuratzeko aukera ematen duten aipatu autoeskolak honakoak dira:
Plentzian
• Uribe Kosta autoeskola (Portaleta, 11). Aukera guztiak eskaintzen ditu euskaraz: irakaspen teorikoa ordenagailuz, teorikoa irakasle batekin eta praktikoa.
Sopelan:
• Kaiku autoeskola (Sipiri, 4). Aukera guztiak eskaintzen ditu euskaraz: irakaspen teorikoa ordenagailuz, teorikoa irakasle batekin eta praktikoa.
• Sopelana autoeskola (Sertutxa, 6). Aukera guztiak eskaintzen ditu euskaraz: irakaspen teorikoa ordenagailuz, teorikoa irakasle batekin eta praktikoa.
• Uribe Kosta autoeskola. (Laubide, 2). Irakaspen teorikoa ordenagailuz baino ez du euskaraz eskaintzen.
Urdulizen:
• Kaiku autoeskola (Gobela, 3). Aukera guztiak eskaintzen ditu euskaraz: irakaspen teorikoa ordenagailuz, teorikoa irakasle batekin eta praktikoa.
"Atzeko jesarlekua estreinatu aurretik... praktika ezazu" lelopean, 17 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzenduko diete "Gidabaimena Euskaraz" ekimena, Mankomunitatean. Horrela, hainbat publizitate euskarriren bidez, egitasmoan parte hartzen duten bost autoeskolak ezagutzeko aukera emango diete. Gainera, azterketa teorikoa egiten duten gazteei klase praktiko bat oparituko diete eta Bizkaiko matrikulatu guztien artean Europan zehar ibiltzeko 3 pertsonentzako Interrail bidaia zozketatuko dute.
Gaur egun honako material hau dago euskaraz: teoria esku-liburua, programa informatikoa ikasleek bere kabuz ikas dezaten; programa informatikoa irakasleari eskolak prestatzen laguntzeko eta 8 horma irudi. Azterketa teorikoa eta praktikoa egin daitezke euskaraz, Bizkaian hiru aztertzaile euskaldun dabiltzala.